navigation

BERTSU SAIOA MATXINEN OHORETAN…JOUTE D’IMPROVISATEURS EN L’HONNEUR DE MATXIN… 29 novembre, 2010

Posté par matxinirabola dans : Non classé , ajouter un commentaire

taldea.jpg

    Sustrai Colina urruñarra, Mixel Aire Xalbador urepeldarra, Amets Arzallus hendaiarra, Fermin Mihura azkaindarra; eta ondoan gai emailea Joana Itzaina itsasuarra eta saioaren antolatzailea Franck Dolosor senpertarra. (Argazkia: Auxtin Zamora)

MATXINEN OMENALDIA…HOMMAGE A MATXIN…

Posté par matxinirabola dans : Non classé , ajouter un commentaire

andonisaria.jpg

   Sari ematea. Franck Dolosor berriketari senpertarrak eta Matxin Irabolaren biografiaren egileak Senpereko bertsulari haundiaren itxura duen oroitarria eman zion Andoni Iturriotz Amotz Larraldeko nagusiari laguntza haundia ematen dielakoz euskal elkarteeri. Idazlearen arabera Matxinek begi onez ikusiko lituzke Andoniren urratsak. Sari ematea hazilaren 28an igandearekin egin zen Larraldean, Senperen, Matxinen omenaldiaren karietarat.

   Andoni Iturriotz, maître de maison de Larraldea au quartier Amotz de Senpere-Saint Pée sur Nivelle récompensé pour l’aide qu’il apporte à huit associations culturelles basques, parmi elles Bertsularien Lagunak, l’association des improvisateurs du pays basque nord. Une aide qui plairait sans aucun doute à Matxin Irabola selon Franck Dolosor, journaliste senpertar et auteur de la biographie du grand improvisateur parue aux éditions ELKAR.

publikoa.jpgfranckpeio.jpg

MATXIN DANS LE COURRIER DE BAYONNE

Posté par matxinirabola dans : Non classé , ajouter un commentaire

courrierbayonne1.jpg

courrierbayonne2.jpg

XIPRI ARBELBIDEREN ARTIKULUA 1986AN IDATZIA…

Posté par matxinirabola dans : Non classé , ajouter un commentaire

deia19861.jpgdeia19862.jpg

MATXIN IRABOLA BIOGRAFIA… 5 novembre, 2010

Posté par matxinirabola dans : Non classé , ajouter un commentaire

matxinirabolazoebray1.jpg

   Matxin Irabola (1879-1935) senpertarra, laboraria eta bertsularia zen. Seguraski, Lapurdik eman duen bertsulari hoberena. 1933an, Donostiako Aberri Egunean kantatu zuen, 50 000 lagunen aintzinean! Bi urte geroago, Euskal Herriko bertsu xapelketako bigarren saria irabazi zuen Gipuzkoako hiriburan.

   Orduko kultura sustatzaileek laudorioak bertzerik ez dituzte idatzi Matxin Irabolari buruz. Bi filmetan eta zonbait irrati saiotan parte hartu izan zuen Donostian. Marcel Jousse, Parisko La Sorbonne unibertsitate ospetsuko irakaslea bera Senpererat etorri zen Matxin ezagutzerat. Bere denborako jende ainitzek bezala, Irabolak ez zakien irakurtzen eta idazten. Zer ote zuen, beraz, maila hain ona izateko? Zatozte gurekin senpertar hunen bizia hobeki ezagutzerat…Xehetasun gehiago FRANCK DOLOSOR berriketari senpertarrak idatzi duen bigarren liburuan « Matxin Irabola Senpereko bertsularia » ELKAR argitaletxearen eskutik. 

   Mais qui était donc Matxin Irabola (1879-1935)? Un agriculteur de Saint Pée sur Nivelle qui était un maître du bertsularisme, l’improvisation orale. En 1933, il chante devant 50.000 personnes lors de l’Aberri Eguna à Saint Sébastien, et deux plus tard, il remporte le second prix lors du concours de bertsulari!

Les personalités du monde culturel de l’époque ne tarissent pas d’éloges lorsqu’ils parlent de Matxin Irabola. Ce senpertar apparaissait dans deux films et participait à des émissions radiophoniques à Donostia. Un professeur de la célèbre université de la Sorbonne est même descendu de Paris pour le rencontrer afin de réaliser avec lui des travaux sur l’improvisation et l’oralité. Comme de nombreuses personnes de son époque, Matxin ne savait ni lire ni écrire. Qu’avait-il donc pour être aussi réputé? Découvrez le parcours exceptionnel de ce senpertar et entrez dans l’histoire récente de notre village Senpere-Saint Pée sur Nivelle en lisant le nouveau livre du journaliste senpertar FRANCK DOLOSOR « Matxin Irabola, l’improvisateur de vers de Saint Pée sur Nivelle » aux éditions ELKAR.

 

EGILEAZ BI HITZ…L’AUTEUR EN BREF…

Posté par matxinirabola dans : Non classé , ajouter un commentaire

franckdolosor.jpg

    Franck Dolosor Haltza (1977) senpertarra kazetaria da 1996az geroz. Gure Irratian, Radio Euskadin, Euskal Telebistan eta France Bleu Pays Basque irratian lanean aritu da, edo ari da, euskaraz, espainolez eta frantsesez. Artikuluak ere idazten ditu euskal prentsan; bertzeak bertze Senpereko berriak, TTIPI-TTAPAn. 

   2009ko udazkenean, bere lehen liburua plazaratu zuen, “Senperetik Senpererat, begirada bat hogoigarren mendeari” (Elkar). Adineko hemezortzi senpertarren oroitzapen bilduma hori Franck Dolosor Haltza izena, deitura eta izengoitiarekin sinatu zuen egileak. Kazetari lapurtarrak Haltza izengoitia hartu zuen Jean Pierre Dolosor Mattin Haltza aitatxi zena ohoratzeko. Idazleak istorio frango jakin du aitatxiren ahotik, bainan ez da sekulan menturatu elkarrizketatzera. Toki zabala merezi zukeen, alta, “Senperetik Senpererat” liburuan. 

   Franck Dolosorren bigarren liburuan ere Mattin Haltzaren aipamenik ez da falta lotura zuzena baitzuen Matxin Irabola Senpereko bertsulariarekin. Mattin Haltzaren osaba zen Matxin, eta denbora berean, bataioko aitatxi, edo aita besoetakoa. 

   Franck Dolosorrek horren berri izan zuen ttiki ttikia zelarik, eta lotura hori gogoan atxiki du beti. “Senperetik Senpererat” prestatzen ari zelarik, adineko senpertar gehienak Matxin Irabolaz mintzatu zitzaizkion kazetari lapurtarrari.

Orduan piztu zitzaion Matxinen biografia idazteko gogoa…

 

 

 **************************

Notre mariage - Il nostro m... |
CANTERBURY T@LES |
fen20113d100 |
Unblog.fr | Créer un blog | Annuaire | Signaler un abus | gucci158
| Blog du niveau intermédiaire
| Gregmontres